lunes, 18 de febrero de 2013

Vivir en el amor - Maitasunean bizi

Vivir en el amor

El Papa Benedicto XVI, con ocasión de la oración mariana del Ángelus en la Plaza de San Pedro del Vaticano, ha meditado sobre la Cuaresma, tiempo de conversión y de penitencia en preparación a la Pascua, y sobre el Evangelio dominical.

Para leer la traducción de las palabras del Papa, pincha aquí
Maitasunean bizi


Hona hemen Benedikto XVI.a Aita Santuak esan duena Vatikanoko San Pedro Plazan, Mariaren otoitza den Angelusa errezatzerakoan joan den igandean: “Anai-arreba maiteok: joan den asteazkenean, Hausterreko erritu tradizionalarekin, Garizuman sartu gara, Pazkoa prestatzeko bihotz berritze eta penitentzia garaia. Ama eta maistra den Elizak deitzen die bere kide guztiei espirituan berritzera, Jainkoarengana norabideratzeko gogoz, arrotasuna eta egoismoari uko eginez maitasunean bizitzeko. Fedearen urte honetan, Garizuma garai egokia da Jainkoarengan dugun fedea berraurkitzeko gure bizitzaren eta Elizaren bizitzaren funtsezko iripide bezala. Honek gudukatzea dakar, borroka espirituala, okerraren espiritua, berez, gure santifikatzeari oposatzen baita, eta ahalegintzen da gu Jainkoaren bidetik aldentzen. Arrazoi honengatik, Garizumako lehenengo igandean Jesusek basamortuan jasan zituen tentaldien Ebanjelioa aldarrikatzen da.

Hain zuzen ere, Jesus, Mesiasen “inbestidura” jaso ostean – Espiritu Santuak “Gantzutua” – Jordaneko bataioan, Espiritu berak gidatu zuen basamortura deabruaren tentazioa sufritzeko. Bere jendaurreko ministeritza hasten denean, Jesus deabruak aurkezten zizkion Mesiasen inguruko irudi faltsuei mozorroa kendu eta ukatu behar izan zituen. Tentaldi hauek gizakiaren irudi faltsuak dira ere, une oro konzientzia erasotzen dutenak, proposamen sinesgarri eta eraginkor bezala, are gehiago onak bezala, mozorrotzen direnak. Mateo eta Lukas ebanjelariek ordenean besterik aldatzen ez diren Jesusek pairatu zituen hiru tentazioak aurkezten dituzte. Muina bera dute, Jainkoa erabiltzea norberaren helbuetarako, garrantzi gehiago ematea arrakasta eta ondasun materialei. Tentatzailea faltsua da: ez du zuzenean okerrera eragiten, baizik eta on faltsu batera, sinestaraziz egiazko errealitateak boterea eta behar primarioak asetzen dutenak direla. Era honetara, Jainkoa bigarren plano batean geratzen da, baliabidea besterik ez da, azken finean irreala bilakatzen da, ez du garrantzirik, desagertzen da. Azken buruan, tentaldietan jokoan dago fedea, Jainkoa jokoan dagoelako. Bizitzako une erabakiorretan, eta, ondo ikusita, une oro, gurutzbide batean aurkitzen gara: Jarraitu nahi diogu “ni”ari edo Jainkoari? Nire interesari edo egiazko Onari, egiaz ondo dagoenari?

Elizaren Gurasoek erakusten digutenez, tentazioak Jesus gure giza izatera, bekatuaren amildegira eta bere ondorioen “jaitsiera”ren parte dira. Jesusek aipatu “jaitsiera” amaiera arte ibili zuen, gurutzean hiltzeraino eta Jainkoarengandik zeharo urruntzearen infernutik. Era honetara, Bera da Jainkoak gizakiari, ardi galduari, salbatzeko luzatu dion eskua. San Agustinek erakusten duenez, Jesusek guregatik tentazioak hartu ditu, Bere garaipena emateko. Beraz, ez dezagun beldurrik izan aurre egiteko, baita gu ere, okerraren espirituaren aurkako borrokari: garrantzitsua dena Berarekin egitea da, Kristorekin, Garailearekin. Eta Berarekin egoteko zuzen gaitezen Amari, Mariari: deitu diezaiogun seme-alaben konfiantzaz probaldian, eta berak bere Seme jainkotiarraren presentzia ahaltsua sentiaraziko digu, tentaldiei Kristoren Hitzarekin aurka egiteko, eta era honetara Jainkoa berriro gure bizitzaren erdian jartzeko.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario