jueves, 28 de febrero de 2013

Intenciones del Papa para marzo - Aita Santuaren asmoak 2013ko martxorako

Intenciones del Papa para marzo


INTENCION GENERAL - MARZO


Respeto por la naturaleza. Que crezca el respeto por la naturaleza, obra de Dios confiada a nuestra responsabilidad.


INTENCION MISIONERA - MARZO


El clero. Que los obispos, sacerdotes y diáconos sean incansables anunciadores del Evangelio hasta los confines de la tierra.

Aita Santuaren asmoak 2013ko martxorako


OROKORRA: Naturarenganako errespetua hazi dadila, Jainkoak gure erantzukizunaren esku konfiantza osoz utzi zuen obra baita.

MISIOETAKOA: Gotzainak, apaizak eta diakonoak Ebanjelioaren aldarrikatzaile nekaezinak izan daitezela munduko bazter guztietan.

miércoles, 27 de febrero de 2013

Tarsicios 5 de marzo- Tarsizioak martxoaren 5ean

TARSICIOS


Día: Martes 5 de marzo



Hora: 19:30



Lugar: En la Cripta de los Jesuitas, S. Sebastián



Qué se celebra: Rosario y confesiones, Santa Misa y Adoración a Jesús-Eucaristía.


Próxima Vigilia: 2 de abril


TARSIZIOAK



Eguna: martxoaren 5ean, asteartea


Ordua: 19:30etan



Lekua: Donostia, Jesuiten kriptan.



Zer ospatzen da: Errosarioa eta aitorpenak, Meza Santua eta Adorazioa Jesusi



Hurrengo beila: apirilaren 2an

martes, 26 de febrero de 2013

Primacía de la oración - Otoitzaren lehentasuna

Primacía de la oración

El Papa Benedicto XVI, con ocasión de la oración mariana del Ángelus en la Plaza de San Pedro del Vaticano, ha meditado sobre el Evangelio dominical de la Transfiguración de Jesús en el Monte Tabor (Lc 9, 28b-36). Sin la oración, ha expresado el Sucesor de Pedro, todo el empeño del apostolado y de la caridad se reduce a activismo. Asimismo, ha dicho que la oración no es aislarse del mundo y de sus contradicciones, como en el Tabor habría querido hacer Pedro, sino que la oración reconduce al camino, a la acción.

Para leer la traducción de las palabras del Papa, pincha aquí
Otoitzaren lehentasuna

Igandeko Ebanjelioaren inguruan, Jesusen Antzaldaketa Tabor Mendian (Lk 9, 28b-36), hausnartu du Benedikto XVI.a Aita Santuak Vatikanoko San Pedro Plazan, Mariaren otoitza den Angelusa errezatzerakoan. Otoitzarik gabe, adierazi du Pedroren Ondorengoak, apostolutzaren eta karitatearen ahalegin guztia aktibismo hutsera murrizten da. Era berean, esan du otoitza ez dela mundutik eta bere kontraesanetatik isolatzea, Pedrok egin nahi izango lukenez, baizik eta otoitzak bidera, ekintzara daramala.

Aita Santuak esandakoa gaztelerara itzulita irakurtzeko, egin klik hemen

CURSO SOBRE LA EUCARISTIA - EUKARISTIARI BURUZKO IKASTAROA

El triunfo de la Eucaristía/Eukaristiaren garaipena (Bartolomé Esteban Murillo, 1665)


CURSO SOBRE LA EUCARISTIA
De acuerdo a lo que nos anunció Don Jose Ignacio en la homilía de nuestro primer aniversario, el próximo jueves, de 19:30 a 20:30 , en el centro Uhain, tendremos la continuación del curso que realmente comenzó nuestro obsipo.

Veremos los capítulos del Catecismo que hablan sobre la Eucaristía y sera impartido por el padre Eduardo Aguirre y por Ignacio Azcoaga.

Con este curso queremos dar respuesta a la llamada del Papa Benedicto XVI a formarse en este año de la fe.
EUKARISTIARI BURUZKO IKASTAROA
D. Jose Ignaziok gure lehen urteurreneko homilian iragarri zigun arabera, datorren ostegunean, 19,30etatik 20,30etara, Uhain zentroan, gure gotzainak hasiera eman zion ikastaroaren jarraipena izango dugu.


Eukaristiari dagokien Kristau-ikasbidearen kapituluak ikusiko ditugu, eta Aita Eduardo Agirre eta Ignazio Azkoagaren kontu izango dira.

Fedearen urte honetan Benedikto XVI.ak heztera dei egin digu, eta Ikastaro honen bidez bere deiari erantzun nahi diogu

adOra

lunes, 25 de febrero de 2013

Sacramento de piedad - Errukizko sakramentu

O sacramentum pietatis! O signum unitatis! O vinculum caritatis!  (In Iohannis evangelium tractatus 26,13; cf SC 47)

¡Oh sacramento de piedad, oh signo de unidad, oh vínculo de caridad! El que quiera vivir tiene dónde vivir, tiene de qué vivir.

O errukizko sakramentu, o batasun ezaugarri, o maitasun-lokarri! Bizi nahi duenak, badu non bizitzerik, badu zertaz bizitzerik.
S. Agustin
 
 
Lecturas para ayudar a la Adoración Eucarística en el año de la Fe 
Fedearen Urtean Adorazio Eukaristikoa laguntzeko irakurgaiak

jueves, 21 de febrero de 2013

Un año del comienzo de la Adoración Perpetua - Urtebete Etengabeko Adorazioa hasi zenetik

Un año del comienzo de la Adoración Perpetua a Jesús-Eucaristía en San Sebastián
El Señor Obispo presidirá la Misa de acción de gracias
Para dar gracias a Dios por este don excelente, nuestro Sr. Obispo, D. José Ignacio Munilla, presidirá D.m. la S. Misa D.m. mañana viernes 22 de febrero a las 18 en la Parroquia de San Martín Obispo. ¡Anímate!
 
Urtebete Jesus-Eukaristiari Etengabeko Adorazioa Donostian hasi zenetik

Gotzain jaunak presidituko du eskerrak emateko Meza

Jainkoari eskerrak emateko dohain zoragarri honengatik, On Jose Ignazio Munilla gure Gotzain Jaunak Meza Santua presidituko du J.l. bihar, ostirala, otsailaren 22, 18tan, San Martin Gotzainaren Parrokian. Anima zaitez!

lunes, 18 de febrero de 2013

Vivir en el amor - Maitasunean bizi

Vivir en el amor

El Papa Benedicto XVI, con ocasión de la oración mariana del Ángelus en la Plaza de San Pedro del Vaticano, ha meditado sobre la Cuaresma, tiempo de conversión y de penitencia en preparación a la Pascua, y sobre el Evangelio dominical.

Para leer la traducción de las palabras del Papa, pincha aquí
Maitasunean bizi


Hona hemen Benedikto XVI.a Aita Santuak esan duena Vatikanoko San Pedro Plazan, Mariaren otoitza den Angelusa errezatzerakoan joan den igandean: “Anai-arreba maiteok: joan den asteazkenean, Hausterreko erritu tradizionalarekin, Garizuman sartu gara, Pazkoa prestatzeko bihotz berritze eta penitentzia garaia. Ama eta maistra den Elizak deitzen die bere kide guztiei espirituan berritzera, Jainkoarengana norabideratzeko gogoz, arrotasuna eta egoismoari uko eginez maitasunean bizitzeko. Fedearen urte honetan, Garizuma garai egokia da Jainkoarengan dugun fedea berraurkitzeko gure bizitzaren eta Elizaren bizitzaren funtsezko iripide bezala. Honek gudukatzea dakar, borroka espirituala, okerraren espiritua, berez, gure santifikatzeari oposatzen baita, eta ahalegintzen da gu Jainkoaren bidetik aldentzen. Arrazoi honengatik, Garizumako lehenengo igandean Jesusek basamortuan jasan zituen tentaldien Ebanjelioa aldarrikatzen da.

Hain zuzen ere, Jesus, Mesiasen “inbestidura” jaso ostean – Espiritu Santuak “Gantzutua” – Jordaneko bataioan, Espiritu berak gidatu zuen basamortura deabruaren tentazioa sufritzeko. Bere jendaurreko ministeritza hasten denean, Jesus deabruak aurkezten zizkion Mesiasen inguruko irudi faltsuei mozorroa kendu eta ukatu behar izan zituen. Tentaldi hauek gizakiaren irudi faltsuak dira ere, une oro konzientzia erasotzen dutenak, proposamen sinesgarri eta eraginkor bezala, are gehiago onak bezala, mozorrotzen direnak. Mateo eta Lukas ebanjelariek ordenean besterik aldatzen ez diren Jesusek pairatu zituen hiru tentazioak aurkezten dituzte. Muina bera dute, Jainkoa erabiltzea norberaren helbuetarako, garrantzi gehiago ematea arrakasta eta ondasun materialei. Tentatzailea faltsua da: ez du zuzenean okerrera eragiten, baizik eta on faltsu batera, sinestaraziz egiazko errealitateak boterea eta behar primarioak asetzen dutenak direla. Era honetara, Jainkoa bigarren plano batean geratzen da, baliabidea besterik ez da, azken finean irreala bilakatzen da, ez du garrantzirik, desagertzen da. Azken buruan, tentaldietan jokoan dago fedea, Jainkoa jokoan dagoelako. Bizitzako une erabakiorretan, eta, ondo ikusita, une oro, gurutzbide batean aurkitzen gara: Jarraitu nahi diogu “ni”ari edo Jainkoari? Nire interesari edo egiazko Onari, egiaz ondo dagoenari?

Elizaren Gurasoek erakusten digutenez, tentazioak Jesus gure giza izatera, bekatuaren amildegira eta bere ondorioen “jaitsiera”ren parte dira. Jesusek aipatu “jaitsiera” amaiera arte ibili zuen, gurutzean hiltzeraino eta Jainkoarengandik zeharo urruntzearen infernutik. Era honetara, Bera da Jainkoak gizakiari, ardi galduari, salbatzeko luzatu dion eskua. San Agustinek erakusten duenez, Jesusek guregatik tentazioak hartu ditu, Bere garaipena emateko. Beraz, ez dezagun beldurrik izan aurre egiteko, baita gu ere, okerraren espirituaren aurkako borrokari: garrantzitsua dena Berarekin egitea da, Kristorekin, Garailearekin. Eta Berarekin egoteko zuzen gaitezen Amari, Mariari: deitu diezaiogun seme-alaben konfiantzaz probaldian, eta berak bere Seme jainkotiarraren presentzia ahaltsua sentiaraziko digu, tentaldiei Kristoren Hitzarekin aurka egiteko, eta era honetara Jainkoa berriro gure bizitzaren erdian jartzeko.”